Musika bandak alaitu du Herriko Plaza

Intza Trula 2025ko eka. 30a, 10:00

Atzo, San Pedro egunez, erraldoi eta buruhandien kalejira eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren emanaldia izan ziren Herriko Plazan.

Atzo, San Pedro eguneko arratsaldean, musika eta dantza izan ziren protagonistak herrian. Aurreko egunetan bezala, eguraldi bikaina izan zuten oriotarrek festez gozatzeko, eta horrelaxe egin zuten.

Erraldoien eta buruhandien kalejirak hartu zituen lehendabizi kaleak. Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitilariek lagunduta egin zuten ibilbidea, Herriko Plazan hasi eta amaituta. Aurretik, soka dantza egin zuten bertan.

Kalejira amaitzearekin batera ekin zion Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandak emanaldiari. Kontzertua ikusteko jarritako eserleku guztiak bete ziren, eta jende ugarik ikusi zuen emanaldia zutik. Iluntzean, Alarma Moreak, DJ La Fulanak eta DJ Trotik girotu zuten orio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide