Musika, dantza eta sardina jana, Arrantzale eta Harrotasunaren eguna hasteko

Intza Trula 2025ko eka. 28a, 16:00

San Pedro jaietako bigarren egunari ekin diote oriotarrek. Giro apartak lagunduta egin dute dantza, musika eskolako eta Salatxo abesbatzako kideen erritmoan. Halaber, sardina dastatzeko aukera izan dute.

San Pedro jaietako bigarren eguna da gaur, eta Arrantzale Eguna ez ezik, Harrotasunaren Eguna ere bada. Atzoko eguna amaitu bezala hasi dute gaurkoa ere oriotarrek: eguraldi bikainarekin, alegia.

11:00 aldera hasi da sumatzen festa giroa kalean. Danbolin Musika eta Dantza Eskolako musikariek eta Salatxo abesbatzako kideek hartu dituzte kaleak, eta kalejira egin dute herrian barrena.

Jarraian, sardina jateko aukera izan dute Oteizaren Pietate azpira zein Endaia Plazara gerturatu diren herritarrek. Horrela, sabela bete eta festarekin jarraitzeko aukera pregabea izan dute. Eguerdi partean, omenaldi beroa egin diete saregileei eta arrantzaleei, Herriko Plazan, eta, amaitzean, herri bazkaria egin dute leku berean.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Egitaraua:

Gaur, larunbata. Arrantzale eta Harrotasunaren eguna

  • 17:00. Bide batez erromeria, Herriko Plazan.
  • 17:30. Heriotzarik gabeko arrantza txapelketa (8-13 urte), moilan, anbulatorioaren parean.
  • 23:00-05:00. Gaueko emanaldiak: Kiliki, DJ LaMia Mari, Ofensa eta Siwanaba, Herriko Plazan.

Bihar, igandea: San Pedro eguna

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
  • 10:00. Orioko txaranga, kalez kale.
  • 11:00. Bizikleta igoera: haurrak Herriko Plazatik Pillikura, eta helduak Herriko Plazatik San Martin ermitara.
  • 12:30. Meza Nagusia, Salatxo abesbatzak kantatuta.
  • 13:00. Herri kirol parte hartzaileak eta pintxoak, Herriko Plazan.
  • 17:00. Haur eta gazteen pilota partidak, frontoian.
  • 18:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitilariekin, kalez kale.
  • 19:00. Soka dantza, eta jarraian, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren emanaldia, Herriko Plazan.
  • 23:00-02:00. Gaueko emanaldiak: Alarma Morea, DJ La Fulana eta DJ Troti, Herriko Plazan.

Etzi, astelehena: San Pedro bigarrena

  • 10:00. Bizijolas haurrentzako jolasak (2-10 urte), Muntoko berdegunean.
  • 10:30. I. San Pedro Erronka. Talde jolasak eta bazkaria (10-14 urte), Herrian barrena.
  • 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Villa Antilla hotelean.
  • 19:00. Kontzertua: Old Glasses, Herriko Plazan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide