Orio Arraunketa Elkarteko bigarren ontziak bi hitzordu garrantzitsu izango ditu asteburu honetan. Izan ere, Errenteriako Hiria XII. Ikurriña eta XXXVII. Elantxobeko Traineru Estropada izango dituzte jokoan.
Gaurkoan Errenteriako (Gipuzkoa) uretan izango dira etxekoak, 17:30ean hasita. Bertan Lutxana, Laredo, Busturialdea, Portugalete eta Hibaika izango dituzte aurrez aurre, eta arraunlariek 5.556 metro egin beharko dituzte, kale batera, bi luzerekin.
Bihar, aldiz, Elantxobera (Bizkaia) abiatuko dira goizean goiz XXXVII. Traineru Estropadan jokatzera. 12:00etan hasiko da lehia, eta guztira sei traineruk hartuko dute parte, bi txandatan banatuta. Hortaz, arraunlariek 5.556 metro egingo dituzte, lau kaletara, lau luzerekin eta hiru ziabogarekin.