Zaharren Babeslekua goraino bete da gaur goizean, izan ere, herriko jubilatuek hamaiketako ederrarekin eman die hasiera aurtengo San Pedro jaiei. Sagardoa, haragi egosia eta salda beroa eskuan, giro ederrean ari dira ospatzen eguna. Hamaiketakoa eguerdira arte luzatuko da, eta arratsaldean ere egongo da ospakizunik. Pello eta Nikolasa erraldoiek herriko kaleak girotuko dituzte, buruhandiekin eta Danbolin eskolako txistulariekin batera. Ondoren, 20:00etan, festen hasierako txupina jaurtiko dute, eta gauean zehar hainbat musika emanaldi eskainiko dituzte txosnetan.
Gaurko egitaraua
- 15:00. 3x3 Futbol txapelketa, Mendibeltz futbol-zelaian.
- 18:30. Erraldoien eta buruhandien kalejira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako txistulariekin, kalez kale.
- 19:00. Matraka elektrotxaranga, Endaia Plazatik Herriko Plazara.
- 20:00. Txupinazoa, eta jarraian, txosnen irekiera, Herriko Plazan.
- 20:15. Kontzertua: Oilar beltzak, Herriko Plazan.
- 23:00-02:00. Eztanda erromeria eta DJ Track-a, Herriko Plazan.