Herriko balkoiak eta leihoak arrantzale giroz apaintzera animatu dituzte herritarrak

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 25a, 10:11

Kultur Etxeko balkoiaren zati bat, gaur, arrantzaleen objektuekin apainduta. (Onintza Lete Arrieta)

San Pedro jaien barruan, larunbatean ospatuko dute Arrantzale Eguna, eta beste urteetan bezala, antolatzaileek herritarrei eskatu diete atera ditzatela sareak, otarrak eta bestelako objektu itsastarrak herria girotzeko.

San Pedro bezperan, ekainaren 28an, larunbatarekin, ospatuko da Arrantzale Eguna Orion –Harrotasun Egunarekin batera–. Ohi bezala, herritar talde bat ikuskizun berezia ari da prestatzen egun horretarako, eta antolatzaileek eskaera zehatza egin diete herritarrei: balkoiak eta leihoak apain ditzatela arrantza giroko objektuekin, hau da, sare, otarra eta abarrekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide