Ekainaren 13ko gauean Saregile Emakumeen Etxeko leiho bat puskatu zuten, eta udalak esan duenez, ez da herritarrentzako udal baliabide honek jasaten duen lehen erasoa. Azken eraso horren harira, Orioko Mugimendu Feministak elkarretaratea deitu du egoera salatzeko.
"Udalak sendo gaitzetsi nahi ditu mugimendu feministaren eta LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako erasoak. Horrelako jarrerek ez dute lekurik gure herrian, eta herri gisa, irmo erantzungo dugu erasoen aurrean. Horregatik, dei egiten die herritarrei gaur 20:00etan Herriko Plazan egingo den elkarretaratzearekin bat egin dezaten".