Iristear dira Anibarko Portuko jaiak

Julene Sorarrain 2025ko eka. 16a, 09:00

Artxiboko irudian, Anibarko Portuko jaiak.

Ekainaren 20an eta 21ean egingo dituzte auzoko festak, eta egitarau biribila prestatu dute horretarako: futbol txapelketa, sardina jana, lagun arteko otorduak eta haurrentzako jolasak izango dira, besteak beste.

Dena prestu dute Anibarko Portuko auzotarrek beste urte batez jaiekin gozatzeko. Ekainaren 20an, ostirala, 3x3 futbol txapelketarekin hasiko dituzte festak herriko gaztetxoek, eta iluntzean, buruhandiak eta trikipoteoa izango dira. 

Larunbatean jubilatuen hamaiketakoa, lagun arteko bazkaria eta afaria egingo dituzte, eta gogorarazi dute nork bere janaria eraman behar duela, eta baita parrilla egongo dela ere. 

Egitaraua

Ekainak 20, ostirala

  • 17:00. 3x3 futbol txapelketa.
  • 20:00. Buruhandiak eta trikipoteoa, Alaitz eta Anderrekin.

Ekainak 21, larunbata

  • 11:00. Puzgarriak eta apar festa.
  • 11:30. Juilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan. 
  • 12:30. Sardina jana eta sagardoa txotxean, Musika Eskolako trikitilariekin.
  • 13:30. Trotilla patata lehiaketa eta dastaketa. 
  • 14:30. Lagun arteko bazkaria (nork bere bazkaria ekarri behar du. Parrilla izango da).
  • 16:30. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana. 
  • 21:30. Lagun arteko afaria (nrok bere afaria ekarri behar du. Parrila izango da).
  • 22:30. DJa: Nestor Gozategi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide