Olaia Inziartek kontzertua eskainiko du gaur zortzi Herriko Plazan

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 6a, 08:00

Olaia Inziarte musikaria.

Orioko Udalak antolatuta, doako emanaldia emango du hilaren 13an.

Orioko Udalak antolatuta, Olaia Inziarte musikari nafarrak kontzertua emango du datorren astean, hilak 13, ostiralarekin, Orion. Doako emanaldia izango da, Herriko Plazan eskainiko baitu zuzenekoa, 20:00etan hasita.

Inziartek 2022an hasi zuen bakarlari ibilbidea, eta Iker Lauroba eta Chica Sobresaltorekin batera ere aritzen da, teklatu eta koroetan.

Musikariaren lana ezagutzen ez duenarentzat, hona hemen haren abestietako bat, Eman abisua:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide