Orioko Atletismo Taldeak "emakumeak bultzatzeko" kirol eredu berria aurkeztuko du

Julene Sorarrain 2025ko mai. 15a, 17:00

Orioko Atletismo Taldeako neskak. (utzitakoa)

Korrikalarien nahiak entzuteko asmoarekin, elkarretaratzea egingo dute maiatzaren 22an, ostegunarekin, Orioko frontoian. Bertan, parte-hartzaileen "nahiak entzun eta kirol eredu berria" aurkeztuko dituzte.  

Orioko Atletismo Taldeak hemendik aurrera emakumeak bultzatzeko talde berriak egingo dituela jakinarazi du. Orain arte "talde homogeneoa" izan baitira, baina taldeko kideek aitortu dute "korrikalarien nahiak" ez dituztela guztiz asetzen. 

Horregatik, egun eta egitura ezberdinekin, bakoitzaren mailara hurbildu nahi dute, eta horretarako talde berriak sortuko dituzte. Hori horrela, deialdi irekia zabaldu dute herritarrentzat, eta maiatzaren 22an, ostegunarekin, Orioko frontoian bilduko dira, 18:45ean. Bertan, parte-hartzaileen "nahiak entzun eta kirol eredu berria" aurkeztuko dituzte. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide