Iazko urrian aurkeztu zuen Goiuri Unanue oriotarrak Soia Bridal firmaren azken bilduma, Gregori, tradizioa, natura eta emakumeen ahalduntzea uztartzen dituena. Guztira 18 jantzik osatu dute mostra, eta Donostiako Moda Jaialdian aurkezteko aukera izan zuen, San Telmo museoan egindako desfilean.
Apirilaren 23tik 27ra, ordea, diseinatzaile oriotarrak Barcelona Bridal Fashion Week jaialdian erakutsiko ditu bere azken bildumako jantziak. Guztira 450 firmek hartuko dute parte jaialdian, eta 44 diseinatzaileek erakutsiko dituzte beren bildumak desfilean, nazioarteko markei ikusgarritasun berezia emanez.
Hori horrela, Unanueren bilduma ikusgai izango da apirilaren 25etik 27ra arte, azokako 11. postuan.