Ikusmina piztu du matrakak herritarren artean

Intza Trula eta Gorka Eizagirre 2025ko api. 17a, 14:00

Gaur, 03:00etatik 05:00etara, zenbait herritarrek kalez kale ibili dute egurrezko tresna. Ondoren, 12:00etan, Herriko Plazara eraman dute, nahi zuenari probatzeko aukera emateko.

Aste Santua heltzearekin batera eta urteroko ohiturari jarraituz, matraka Herriko Plazara atera dute gaur, Ostegun Santuan. Izan ere, antzinan, Ostegun Santutik Larunbat Santura bitartean elizako kanpaiak isilik egoten ziren, eta matraka erabiltzen zuten herritarrak ohartarazteko.

Gaur, 03:00etatik 05:00etara ibili dute egurrezko aparatua Orioko txokoetan barrena. Ondoren, 12:00 aldera, plazara eraman dute, eta herritar guztien ikusmina piztu du. Begira zeuden batzuk, gainera, aparatua probatzera ere animatu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide