Bi asteren ondoren, bueltan da erromeria Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 12a, 10:02

Bikoteak dantzan Aristerrazun.

Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi trikitilariek eskainiko dute dantzaldia 18:00etan hasi eta 21:00 arte.

Aia inguruan izan da festarik azken asteetan, eta hori dela eta, erromeriarik ez dute egin azken bi asteburuetan Andatzako Aristerrazu plazan. Bihar, ordea, berriz itzuliko dira trikiti doinuak plaza ezagunera, eta dantzarako gogoa duenak horretarako aukera izango du 18:00etan hasi eta 21:00 arte.

Imanol Astiasaran eta Unai Andonegi trikitilariak ariko dira pandero eta eskusoinuak astintzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide