Suhiltzaileek haizeagatik eroritako teilak jaso dituzte Hondartza Bidean

Julene Sorarrain 2025ko urt. 26a, 15:00

Hondartza Bidea. (Google Maps)

Ertzaintzak jakinarazi du ez dela zauriturik izan istripuaren inguran, eta bizilagunek eskatu dutela teilak kaletik kentzeko. 

Asteburuko eguraldi txarrak eta haizeteak zenbait kalte eragin ditu gaurko egunean zehar. Goizean, Orio eta Usurbil arteko N-634 errepidetik zuhaitz bat kendu behar izan dute, trafikoa eragozten ari zelako.

Eguerdian, aldiz, suhiltzaileek Hondartza Bidea 16 zenbakiko etxearen parean erori diren teila batzuk kendu dituzte kaletik, inguruko bizilagunen segurtasuna bermatzeko. Ertzaintzak zehaztu du ez dela zauriturik izan egun osoan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide