Gaur egingo dute Lilatoia taldean prestatzeko aurreneko bilera Saregilen

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 23a, 09:39

Korrikalariak Lilatoi batean.

Korrika saioak antolatzea da emakumeen etxearen helburua. Entrenamenduak elkarrekin egiteaz gain, Lilatoira ere taldean joango dira, eta emakumeak egitasmo horretan parte hartzera animatu dituzte.

Lilatoia korrika proba elkarrekin prestatzeko aukera emango du Saregile emakumeen etxeak, eta horretarako, bilera irekia egingo du gaur arratsaldean. Hitzordua 18:30ean da, Saregilen (Kale Nagusia, 17). Han erabakiko dute noiz egin entrenamenduak, eta azaldu dute Lilatoiaren egunean ere elkarrekin joango direla Donostiara. Hala, emakume guztiak animatu dituzte egitasmo honetan parte hartzera.

Lilatoia emakumeen lasterketa Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ospatzen da urtero Donostian. Berdintasuna aldarrikatuz, adin guztietako milaka emakumek egiten dute bost kilometroko ibilbidea. Aurtengoa 35. edizioa da, eta otsailaren 23an izango da hitzordua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide