Zaharren Babeslekua Orioko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak gaur egingo du urteko batzar nagusia, 17:00etan, Kultur Etxean. Gai zerrendak sei puntu izango ditu, besteak beste, aurtengo batzar nagusiko akta irakurtzea eta onartzea; ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2024ko balantzea; eta 2024ko jardueren memoria aurkeztea. Anuska Esnal alkatearen hitzak entzuteko aukera ere egongo da, baita amaieran galderak eta eskariak egitekoa ere.
Bestalde, elkarteak gogorarazi du urtarrilaren 27an, 28an, 30ean eta 31n kobratuko duela urteko kuota –10 euro–, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen 80 urte bete dituztenek ez dutela ordaindu beharko.