Bihar arratsaldean egingo dute ipuin kontaketa saioa Kultur Etxean. HH3 eta HH5 arteko umeentzako izango da, eta ohi bezala, Miriam Mendozak kontatuko ditu istorioak.
18:00etan izango da hitzordua, eta izena aurrez eman beharko dute saioaz gozatu nahi dutenek. Hori liburutegiko harreran bertan egin ahal izango dute.