Orioko Euskal Pilota Klubak antolatuta, III. Imanol Ibarguren Memorialeko finala jokatuko dute infantil mailako pilotariek, udal pilotalekuan. Bigarren mailan, Gonzalez eta Sagastibeltza lehiatuko dira Ezkioga eta Urruzolaren aurka. Lehen maian, aldiz, Eizagirre eta Iraola bikoteak Olazabalen eta Peñagarikanoren aurka jokatuko du.
Ondoren, afizionatuak irtengo dira pistara. Emakumezkoen mailan, Laia Salsamendi eta Nora Mendizabal lehiatuko dira Miren Larrarteren eta Miriam Arrillagaren aurka. Gizonen mailan, aldiz, Oinatz Bengoetxeak eta Aratz Irazustabarrenak Lorenz Orbegozoren eta Unai Albenizen aurka jokatuko dute.