Dozenaka herritarrek salatu dute Pasaiako hilketa matxista

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 4a, 08:15

Atzo iluntzeko protesta. (Onintza Lete Arrieta)

Herritarrekin batera, udal ordezkariek ere parte hartu zuten atzo iluntzean Herriko Plazan egindako bilkuran.

Aski da! Indarkeria matxisten aurrean, autodefentsa feminista zioen pankartaren inguruan dozenaka herritar elkartu ziren atzo 19:00etan Herriko Plazan, Euskal Herrian gertatutako azken hilketa matxista salatzeko.

Joan den larunbatean emakume bat tiroz hil zuen bikotekide ohiak Pasaian (Gipuzkoa), eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzera deitu zuen Orioko Mugimendu Feministak. Orioko Udalak bat egin zuen deialdiarekin, eta elkarretaratzean izan ziren hainbat ordezkari, tartean Anuska Esnal alkatea bera.

(Onintza Lete Arrieta)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide