Amatasunak partekatzeko espazioa zabalik egongo da gaur Saregilen

Julene Sorarrain 2024ko abe. 4a, 08:00

10:30ean hasiko da saioa, Saregilen bertan. Gerturatzen direnek amatasunaren bizipenak partekatzeko edota besteen iritziak entzuteko eta galderak egiteko aukera izango dute.

Saregile emakumeen etxeak amatasunak partekatzeko espazio bat sortu du. Gaur, asteazkena, 10:30ean bilduko dira Saregilen bertan, "infusio edo kafe bero baten ondoan", amatasunari buruz hitz egiteko. Gainera, bertaratzen direnak bakarrik edo beren haurrekin joan daitezke.

Amatasunak partekatzeko sortu duten espazioa talde autogestionatu batek antolatzen du. Bertan, amatasunaren bizipenak partekatzeko edota besteen iritziak entzuteko eta galderak egiteko espazio ireki bat sortu dute, emakume eta ama guztiei zuzenduta.

Informazio gehiago eskuratzeko, herritarrek 623-17 85 53 zenbakira deitu edota saregile@orio.eus helbidera idatzi dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide