Orio Arraunketa Elkarteak ezohiko batzarra egingo du bihar arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2024ko aza. 20a, 09:15

Arraunetxen egindako ekitaldi bateko irudia.

2024ko denboraldiko kirol memoria azalduko dute, eta 2025 denboraldiko kirol proiektua aurkeztu.

Orio Arraunketa Elkarteak ezohiko batzarra egingo du bihar arratsaldean. 18:00etan izango da aurreneko deialdia, eta 18:30ean, bigarren deialdia.

Ohi bezala, Arraunetxen egingo dute batzarra, eta hiru puntu edukiko ditu: batetik, 2024ko denboraldiko kirol memoria azalduko du Jon Olasagastiren taldeak; bestetik, 2025 denboraldiko kirol proiektua aurkeztuko du; azkenik, galderak eta eskariak egiteko tartea izango dute bazkideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide