Mikel Arruabarrena, txapeldunorde Bizkaiko Openeko finalean

Julene Sorarrain 2024ko urr. 14a, 11:00

Mikel Arruabarrena boxeolaria, erdian, urdinez, Ibai Marin entrenatzailearekin eta herritar talde zabalarekin. (Utzitakoa)

Gazteen mailan, 71 kiloz azpiko kategorian lehiatu da Getxoko Andra Mari kiroldegian.

Mikel Arruabarrena boxeolari oriotar gazteak debuta egin du ring-ean, eta txapeldunorde izan da Getxoko (Bizkaia) Andra Mari kiroldegian jokatu duen boxeoko Bizkaiko Openean. Arruabarrena gazteen mailan lehiatu da, 71 kiloz azpikoen kategorian. Alejandro Mosquera izan du aurkari finalean.

"Atzo azkenean ezin izan genuen garaipena ekarri etxera, hori bai, lan ederra egin zuen Mikelek. Jakin beharra da beretzat eta klubarentz, debuta izan zela. Finalera iritsita, Bizkaiko Open-ean mailan handia dago, ia 90 konbate izan ziren guztira. Mikel bere mailan txapeldunorde izatea lortu du eta oso pozik gaude emaitzarekin", azaldu du Ibai Marin River Box & Roll boxeo klubeko entrenatzaileak.

Arruabarrena, urdinez, Bizkaiko Open finalean. (utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide