Askotariko ekintzak egingo dituzte larunbatean Behoria Garbia egitasmoaren barruan

Julene Sorarrain 2024ko ira. 19a, 08:30

Ezkerretik eskuinera, Xavier Curto, Lourdes Salsamendi, Olatz Santamaria, Azahara Domínguez, Naiara Malave, Anuska Esnal eta Iñigo García. (Julene Sorarrain)

Kayakean itsasadarra garbitzeko irteera; kolillatoia Antillan, zigarro-mutxikinak jasotzeko; bisita gidatuak eta itsasontziko ibilaldiak; Zero Waste azoka; eta tailerrak dira antolatu dituzten ekintzetako batzuk.

Begi Bistanek antolatuta, datorren irailaren 21ean Orioko itsasadarrak Behoria Garbia ekimenaren edizio berri bat hartuko du. Jardunaldi honen helburua ez da parte-hartzaileei esperientzia esanguratsuak eskaintzea soilik, baita ingurune naturalak babestearen eta biziberritzearen garrantzia sentsibiliztzea ere, ingurumenarekin konprometitutako jarduera jasangarrien bidez.

Behoria Garbiak turismo aktiboko jarduerak ingurumen-hezkuntzarekin eta ekonomia zirkularraren eta ekonomia urdinaren praktikekin konbinatu nahi ditu. Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte egun osoan zehar herritar guztieei zuzenduta. 

Ekintza ekologikoak, tailerrak eta bisita gidatuak

  • Itsasadarreko hondakinen bilketa: Kayak jarduera Oriako itsasadarra garbitzeko, ur-baliabideen kontserbazioarekiko konpromiso kolektiboa erakutsiz. Bi txanda egongo dira ,10:15etan eta 11:15etan; lehenengoa desgaituentzat egokituta dago. Jarduera honek parte-hartzaile bakoitzeko kostu bat izango du.
  • Kolillatoia Antillan: Antilla hondartzan zigarro-mutxikinak jasoko dira, hondartzako hondakin ohikoenetako bat, itsasoa babesten duen Surfrider GKEarekin lankidetzan.
  • Bisita gidatuak eta itsasontziko ibilaldiak: ibilbide gidatuak Orioko Arraun Zentroan eta itsasontziko ibilaldiak eskualdeko itsas eta kultur historia ezagutzeko. Hala ere, gune bat prestatuko da, non parte-hartzaileek dohaintzak egin ahal izango dituzten, gure euren babesarekin eta kontserbazioarekin konprometitutako GKE bati zuzenduak, horrela haien ekarpenek uretako ekosistemen osasuna eta iraunkortasuna zuzenean babestuko dituztela ziurtatuz. 
  • Zero Waste azoka: modu arduratsuan eta hondakinik sortu gabe kontsumitu daitkeela frogatuko da, tokiko ekoizleei lagunduz eta alternatiba jasangarriak sustatuz.
  • Tailerrak eta Kultur Jarduerak: plastikoen erabileraren kontzientziari eta bere eraginari buruzko hezkuntza saioak.

Jasangarritasunarekiko eta komunitatearekiko konpromisoa

Behoria Garbiak  kalitatezko aisialdi esperientzia eskaintzeaz ez ezik, herritarren artean ingurumen kontzientzia aktiboa sustatzea ere bilatzen du. 300 parte-hartzaile baino gehiago espero dituzte, eta urteko ekitaldi hau Gipuzkoako egutegian "ezinbesteko hitzordu gisa" finkatu nahi dute antolatzaikleek, "turismoa desestazionalizatzeko eta urte osoan bisitariak erakartzeko" helburuarekin.

Lankidetzak

Ekitaldi honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna, Turismoa eta Lurralde Antolaketa departamenduaren babesa du, Orioko Udala eta Surfrider laguntzaile gisa eta Begi Bistan antolatzaile gisa. 

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak "naturzale guztiak eta Gipuzkaoko xarmak ezagutzeko eta Oriako itsasadarraren ingurune naturalaz gozatzeko gogoa duen guztiak" gonbidatu nahi ditu Behoria Garbiaren hirugarren edizio honetara. Dominguezek gogorarazi du ekimena garraio publikoan "erabat irisgarria" dela eta "ibilgailu pribatua etxean uztera" animatu du jendea.  

Anuska Esnal Orioko alkateak azaldu duenez, “plazer handia da herrian horrelako ekitaldi bat izatea, batez ere udalak bultzatzen dituen helburuekin bat egiten duelako: herriari eta gure ondareari balioa ematea, herritarrentzat eta kanpotarrentzat ezezagunak diren guneak ezagutarazten laguntzen". Jendea ongi etorria dela eta egun horretan herria jendez beteta ikustea plazer bat izango dela ere gehitu du.

Naiara Malave Begi Bistan elkarteko kideak Behoria Garbia ez dela irailaren 21ean amaitzen azpimarratu du: “Konpromisoak urriaren 2an eta 4an jarraitzen du, OSES proiektu europarrari esker. Esku-hartze pilotu bat egingo da, ur-kirolak egiten diren bitartean zinesia zainduko hainbat tresna probatzeko". 2023ko urtarrilean abian jarritako Europako OSES proiektua -Ocean Sustainability through Education and Sport (Ozeanoen iraunkortasuna hezkuntzaren eta kirolaren bidez)- ozeanoak zaintzeko ahaleginaren parte da. Hainbat helburu ditu:, besteak beste, adin goiztiarretik ingurumenarekiko kontzientzia areagotzea, kirolaren eta hezkuntzaren bidez baita kirolak klima-aldaketaren aurkako borrokan duen zeregina indartzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide