Reggae doinuek girotu dute Antilla hondartza

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 27a, 10:00

Antilla Reggae Fest jaialdiaren hirugarren edizioa ospatu zen atzo Orion, hondartzaren atzeko belardian. 17:00etan hasi eta iluntzera arte luzatu zen festa, hainbat musikari igo baitziren oholtzara.

Reggae Fest musika jaialdiaren hirugarren edizioa ospatu zen atzo, Antilla hondartzaren atzeko belardian. Gutxika jendea gerturatzen joan zen, eta azkenean herritar dezente bildu ziren oholtzaren bueltan, batzuk dantzan ere jarri zituen musikak.

Gaualdera arte luzatu zen festa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide