Kirola, alaitasuna eta jai giroa, III. Eragin egunean

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 23a, 17:24

Orioko eskubaloi taldearen denboraldi amaierako festa egin zuten atzo. Lagunarteko partidak izan zituzten, baita bazkaria eta dantza saioa ere.

2023-2024 eskubaloi denboraldia lagunartean amaitu du Orioko Eragin eskubaloi klubak. Horretarako, eta hirugarren urtez jarraian, Eragin eguna antolatu zuten. Goizez hasi zituzten jarduera eta arratsaldera arte iraun zuten. 

Eskubaloi partidak ez ziren falta izan. Oraingoan, baina, tentsiorik gabekoak izan ziren. Izan ere, egungo jokalariak eta gurasoak neurtu ziren Karela kiroldegiko kantxan. Ohikoan, zazpi jokalariko bi talde neurtzen dira eskubaloi partidan. Oraingo honetan ez, oraingoan dezente jokalari gehiagoko taldeak izan ziren jokatzen.

Behin dutxatik pasatu ondoren, triki-poteoa egin zuten herriko kaleetan zehar pergolan zerbitzatutako bazkarira gerturatu aurretik. Han, parrillan prestatutako jakiekin osatutako menua dastatzeko aukera izan zuen eskubaloi klubeko komunitateak. Dantza saioak ere izan ziren haren amaieran. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide