Giro onean ari dira ospatzen jaiak Anibarko Portuan

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 22a, 15:44

Festak ari dira ospatzen Orion, Anibarko Portuan. Gaur puzgarrietan jolas egiteko aukera izan dute txikiek; helduek, berriz, parrillan egindako sardinak jatekoa. 

Eguraldia aproposena izan ez bada ere, auzotarrak, herritarrak, baita bisitariak ere, hurreratu dira Anibarko Portura han antolatutako jaietako ekitaldietan parte hartzera. Gaur, lehen orduetan, puzgarriak izan dira auzoan, eta auzoko txikienek izan dute jira eta bira, saltoka jolas egiteko aukera.

Bitartean, ikatza piztu eta hauspotzen aritu dira beste auzotar batzuk. Izan ere, eguerdi partean parrillan prestatutako sardinak eskaini dituzte, txotxean zerbitzatutako sagardoarekin batera. Onak egongo ziren sardinak, izan da eta birritan errepikatu duena ere. Aurretik, jubilatuentzako hamaiketakoa zerbitzatu dute Kaiua tabernan.

Bazkariaren ondoren, arratsaldean haurrentzako ekitaldiak izango dira (jolasak, puzgarriak eta txokolate jana), eta gauez lagun arteko afaria. DJ batek jarritako musikarekin amaituko dute gaurko egitaraua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide