Lur Guenetxea, Kirol Eskaladako Espainiako txapeldun 14 urtez azpikoen kategorian

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 18a, 09:00

Lur Guenetxea, podiumean, pozarren. (Utzitakoa)

Oriotarrak Euskadiko txapelketa irabazi zuen maiatzean, eta joan den asteburuan Espainiakoan gailendu da, Arroyomolinos (Madril, Espainia) herrian aire librean jokatutako saioan. Manex Guenetxea anaia 18 urtez azpikoen kategorian lehiatu da, eta hamabigarren postuan gelditu da.

Kirol Eskaladako Espainiako Txapelketa jokatu dute asteburuan Lur eta Manex Guenetxea anaiek, zailtasuneko modalitatean. Arroyomolinos herrian (Madril, Espainia) aire librean aritu dira horma eskalatzen, eta Lur Guenetxea Espainiako txapeldun izan da 14 urtez azpiko kategorian –12 urte ditu–.

Manex Guenetxea anaia, berriz, 18 urtez azpiko kategorian lehiatu da, eta hamabigarren egin du.

Biak Euskadiko txapeldun izan ziren beren kategorietan maiatzaren erdialdean Derion (Bizkaia) jokatu zen txapelketan.

Lur Guenetxea, lehiako bi unetan. (Utzitakoak)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide