Datorren astean eman beharko da izena sanpedroetako 70 urtetik gorakoentzako bazkarirako

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 16a, 11:00

Orioko jubilatuek 2022an egindako bazkari bateko irudia.

Bazkaria uztailaren 1ean izango da Antilla Hotelean, eta han parte hartzeko zenbait baldintza bete beharko dituzte herritarrek. Izena emateko egunak ere bi egun zehatz izango dira: ekainaren 20a eta 21a.

San Pedro jaietarako gero eta gutxiago falta da, eta 70 urtetik gorako oriotarrek uztailaren 1ean egingo dute beren bazkaria Antilla Hotelean –14:00etan da bazkaria–.

Bazkarira joan nahi duenak derrigor hartu beharko du txartela, eta hori ekainaren 20an eta 21ean bakarrik eskuratu ahalko da, Zaharren Babeslekuan, 16:00etatik 18:00etara bitartean. NA txartela erakutsi behar dela gogorarazi dute eta bi baldintza bete behar direla: Orion jaiota edo erroldatuta egotea, eta 70 urte beteta egotea edo aurten betetzea.

Gainera, bazkarian txartela erakustea ezinbestekoa izango dela jakinarazi dute, eta egun horretan txu-txu trenaren zerbitzua martxan izango dela ere oroitarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide