Bigarren eskuko arropa azoka egingo dute Saregilen bihar

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko abenduaren 15a

Saregilen bertan jarriko dituzte postuak, eta goiz partean egingo dute azoka, printzipioz, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte

Saregile Orioko emakumeen etxeak egitasmo berezia prestatu du larunbat honetarako: bigarren eskuko arropen azoka. Saregilen bertan jarriko dituzte postuak, eta goiz partean egingo dute azoka, printzipioz, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte. Emakumeen etxeak aukera eman die herriko emakumeei azokan parte har dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide