Ostargi elkartea: "Toki zoragarria da Emakumeon Etxea"

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko urriaren 17a

Joskintza elkartekoak Saregile Emakumeon Etxea bisitatzen izan dira gaur, eta hantxe egin dute beren ohiko saioa.

"Gustura" gelditu dira gaurko saioarekin Ostargi joskintza elkarteko kideak. Kultur Etxean elkartu ohi dira, baina gaurkoan Alde Zaharrerantz jo dute, orain gutxi ateak zabaldu dituen Saregile Emakumeon Etxea ezagutzeko.

"Tokia zoragarria da, josteko primerako argi naturalarekin", adierazi dute. Kakorratza, bolilloak, puntua eta killing egiten aritu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide