Lisboako (Portugal) Benfica taldean jokatuko du datorren denboraldian Sara Iparragirre saskibaloi jokalariak. 24 urte besterik ez dituen arren, kirol ibilbide oparoa egin du oriotarrak, lehen mailako IDK Gipuzkoari lotuta egon da urte gehien, baina azken urteetan Errioxako (Espainia) Añares Rioja ISB taldean eta Azpeitiko Iraurgi SBn ere aritu da. Azpeitiko taldea izan da bere azkenengoa, hain justu ere.
Iparragirrek lehen esperientzia izango du Espainiako ligetatik kanpo eta bere talde berriko komunikabideei aitortu dienez, "erronka anbiziotsua da". Oriotarra gustura agertu da, klub "oso serio" batera doalako eta Europa mailan jokatzeko "ametsa" beteko duelako; izan ere, EuroCup txapelketa jokatuko du Benficak.