Eguraldi petralari aurre egiteko, herri kirolak eta txokolate beroa

Aitziber Arzallus 2022ko abenduaren 8a

Ubera guraso elkarteak antolatuta, 16:00etatik 18:00etara artean, hainbat herri kirol modalitate probatzeko aukera izan dute herriko haur eta gaztetxoek.

Saskibaloi festari, herri kirolek hartu diote lekukoa Karela kiroldegian. Ubera guraso elkarteak antolatuta, 16:00etatik 18:00etara artean, hainbat herri kirol modalitate probatzeko aukera izan dute herriko haur eta gaztetxoek. Besteak beste, ingude altxatzen, harri jasotzen, sokatiran, lokotx biltzen eta trontzan aritu dira. Jarraian, indarrak berreskuratzeko, txokolate beroa meriendatu dute guztiek.

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide