Aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen oriotarra

Aiora Larrañaga 2022ko azaroaren 12a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen 58 urteko oriotarra. Ohar bidez azaldu dute "egoera onean" aurkitu dutela gizona.

Gaur arratsaldean, 15:30ean bilaketa dispositiboa abiatu dute Orion Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek atzotik desagertuta zegoen 58 urteko gizon bat aurkitzeko. Hala, bilaketak bere fruituak eman ditu, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, "egoera onean" aurkitu dute Orioko bizilaguna. 18:30ean eman dute amaitutzat bilaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide