Nadeth Agirrek eta Ander Etxegoienek Patroi Onenaren saria jaso dute

Mireia Galarza Bastida 2022ko urriaren 22a

Atzo izan zen sari banaketa Donostiako Aquariumean, eta Orioko patroi bakoitzak garaikurra eta 3.000 euroko txekea jaso zituen.

Nadeth Agirre oriotarrak eta Ander Etxegoien getariarrak jaso dute arraun denboraldiko Patroi Onenaren garaikurra. Atzo izan zen sari banaketa, Donostiako Aquariumean, eta bertan izan ziren sarituez gain, Angel Garabieta CaixaBankeko Euskadiko zuzendari komertziala eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria. Orioko patroi bakoitzak garaikurra eta 3.000 euroko txekea jaso zituen atzoko ekitaldian.

Ez da saria jasotzen duten lehen aldia Orioko bi patroiek. Agirrrek hiru aldiz jaso du garaikurra (2019, 2020 eta 2022). Bere aldetik, Azpeitiko bizilagunak 2018an eskuratu zuen lehen aldiz saria, eta aurtengoa bigarrengoa izan da berarentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide