Gure Altxorrak ekimeneko desfilea egin dute Orion

Aiora Larrañaga 2022ko urriaren 16a

Gure Altxorrak ekimenean honako diseinatzaileek parte hartu zuten: Soia Bridal (Goiuri Unanue), Lama The Lab (Goiuri Unanue, Estela Atorrasagasti eta Leire Arruti), Ione Iruretagoiena (izen bereko sortzailea), Darrk (Markel Velez) eta Ural (Jon Alkain).

 

Gure Altxorrak ekimena egin zuten atzo Orion, bertako eta inguruko diseinatzaile gazteen lana balioan jartzeko. Egunean zehar azoka eta haurrentzat tailerrak egin zituzten, eta iluntzean, berriz, moda desfilea egin zuten herriko plazan. Jendetza bildu zen ekimenean, eta herritarrek txalo zaparrada artean hartu zituzten diseinatzaile gazteen sorkuntzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide