Libe Arruabarrena oriotarrak txapelketa jokatuko du Suedian, Espainiako selekzioarekin

Aiora LarraƱaga 2022ko urr. 12a, 17:04

Espainiako Guerreras Jubeniles taldeak Norvegia eta Suediaren aurka jokatuko du txapelketa, urriaren 31tik azaroaren 2ra.

Pasa den ikasturtean, Espainiako Guerreras Promesas taldearekin European Open 2022 txapelketa irabazi ostean, denboraldi berrian Guerreras Jubeniles taldeko kide izateko deitu dute Orio Eragin Klubeko Libe Arruabarrena. Espainiako jubenil mailako selekzioa urriaren 24an bilduko da Sierra Nevadako Errendimendu Handiko Zentroan (Granada, Andaluzia), eta bertan astebetez entrenamendu saio trinkoak egin ondoren, Suediarako bidea hartuko dute, urriaren 31tik azaroaren 2ra Torneo Escandiberico izenekoa jokatzeko. Taldeko arduradunek azaldu dutenez, taldeak erronkaz betetako denboraldia izango du. Izan ere, udazkeneko torneoaz gain, 2023an, Europako Gazteen Jaialdi Olinpikoa eta EHF Euro Championship txapelketak jokatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide