Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak prest du urtea bukatu arteko egitaraua

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko irailaren 27a

Aurreneko ikastaroari datorren astean ekingo diote. Hain zuzen ere, "bizitzearen poza berreskuratzeko" helburuarekin, biodantza ikastaroa antolatu dute. Eider Zurriarainek gidatuko ditu saioak eta urriaren 4tik azaroaren 15era, asteartero elkartuko dira Arraunetxen, 18:00etatik 19:30era. Izena eman nahi dutenek, lotura honetan egin dezakete.

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak abiatu du ikasturte berria, eta prest du urtea bukatu arteko egitaraua ere. Honakoa da:

- Urriaren 4tik azaroaren 15era. Biodantza. Asteartetan izango da, 18:00etatik 19:30era, Arraunetxeko aretoan. Gorputza da bidea elkarteko Eider Zurriarainek gidatua. Hain zuzen ere, "bizitzearen poza berreskuratzeko" helburuarekin, biodantza ikastaroa antolatu dute. Eider Zurriarainek gidatuko ditu saioak eta urriaren 4tik azaroaren 15era, asteartero elkartuko dira Arraunetxen, 18:00etatik 19:30era. Izena eman nahi dutenek, lotura honetan egin dezakete.

- Azaroaren 4a, ostirala. Magma Mia bakarrizketa feminista Beatriz Egizabalen eskutik, 19:30ean hasita, Orioko Kultur Etxean.

- Azaroaren 10a, osteguna. Lodifobia gorpuztua osatzen bilgunea, urteetan zehar gorpuztutako minak identifikatu, osatu eta askatzeko bi orduko saioa, 18:30ean Salatxo aretoan.

- Azaroaren 14a, astelehena. Emakume musulmandarra eta euren janzkera. Aurreiritziak gutxitzeko begirada bat hitzaldia. Gaztelaniaz izango da. 18:30ean, Orioko Kultur Etxean.

- Azaroak 23, asteazkena. Abortuaren lege-proiektu berriaren gakoak hitzaldia, emakumeei zuzendua. 18:30ean, Salatxo aretoan.

Banakako aholkularitza juridikoa emakumeentzat, irailak 26, urriak 31, azaroak 28 eta abenduak 19, 16:00etatik 19:00etara. Honako gaiak kontsultatzeko: dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzea, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako laguntzak. Aholkulariak Irule elkarteko Garazi Pagola Ugarte eta Macarena Mugika Urbistondo izango dira, eta aldez aurretik hitzordua hartu beharko da ahalduntze eskolaren bitartez.

Indarkeria matxista bidelaguntza eta aholkularitza zerbitzua, astelehen eta ostiraletan 16:00etatik 19:00etara eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara. Aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.

Hitzordua hartzeko telefonoz deitu daiteke 623 17 85 53 telefono zenbakira edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide