Mendibeltz futbol zelaiko lanak herritarrei aurkezteko ekitaldia antolatu du Orioko Udalak

Aitziber Arzallus 2022ko irailaren 19a

Ekitaldia asteazkenean izango da, 19:00etan hasita, Mendibeltz futbol zelaian, eta besteak beste, han izango da Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea. Segidan, Orioko eta Zarauzko senior mailako futbol taldeek elkarren kontra jokatuko dute.

Asteazken arratsalderako ekitaldi erakargarria antolatu du Orioko Udalak Mendibeltzen. Azken bi urteotan futbol eta sofbol zelaian egin dituen lanak eta berrikuntzak herritarrei aurkeztuko dizkie, eta udal ordezkariak ez ezik, han izango da Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea ere. Jarraian, Orioko eta Zarauzko senior mailako futbol taldeek elkarren kontra neurtuko dituzte indarrak. Herritarrei irekitako ekitaldia izango da eta 19:00etan hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide