Hirugarren sailkatu da gaur Orio Orialki El Corte Ingles Banderan

Aiora Larrañaga 2022ko irailaren 18a

Urdaibaik lortu du gaurko bandera eta 2022ko Eusko Label Liga irabaztea. Ander Etxegoienentzat izan da 2022ko Eusko Label Ligako patroi onenaren saria.

Gaur, Eusko Label Ligako azken jardunaldia jokatu da Portugaleten, El Corte Ingles Bandera. Erlojuaren aurkako estropada izan da. Lehenengo, datorren denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko txartela jokatu dute play offetan: Samartolameu galiziarrak lortu du igoera eta Lekittarrak, berriz, mailari eustea lortu du.

Ondoren, Eusko Label Ligako bi txanda jokatu dira. Getariak lehen txandan egin du arraunean, eta bigarren postuan sailkatu da Kaikuren atzetik. Orio ohorezko txandan aritu da, eta hirugarren sailkatu da. Hala, estropadako sailkapenean, Urdaibai izan da nagusi eta liga irabaztea ere lortu du, gainera; Hondarribia, berriz, bigarren sailkatu da estropadan eta ligako sailkapen nagusian. Bi taldeek azken jardunaldira arte lehia estua izan dute liga irabazteko, eta azkenean, balantza bizkaitarren aldera mugitu da.

Orio hirugarren izan da gaurko estropadan, eta laugarren postuan sailkatu da ligan, eta Getaria, berriz, gaurkoan seigarrena izan da eta bosgarren sailkatu da ligan. 

Horrez gain, Orioko patroi Ander Etxegoien getariarrak irabazi du patroi onenaren saria 141 punturekin, Eusko Label Ligan, eta sailkapenean bigarren izan da Unax Eizagirre getariarra.

ESTROPADAKO SAILKAPENA

1.- Urdaibai 19:22,64
2.- Hondarribia 10:30,14
3.- Orio 19:36,06
4.- Kaiku 19:47,70
5.- Donostiarra 19:49,14
6.- Getaria 19:56,56
7.- Zierbena 20:11,04
8.- Cabo 20:15,16

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide