Goiz goizetik hari dira eskualdeko zaletuak Donostiako portura inguratzen, Kontxako banderako bigarren jardunaldia jarraitzera. Lehen orduetatik ikusi dira Orioko jarraitzaileak Paseo Berrian, eta orduak joan ahala Getariako makina bat lagunek ere hartu dituzte Donostiako hainbat txoko. Kolore festa izan ohi da Kontxako bandera, eta urdinik, gorririk edo berderik ere ez da falta izan.
Arnaitz Rubio Aprea argazkilariak jaso du bere kamerarekin goizetik eguerdira bitartean Donostian bizitakoa.
Behin estropada amaituta, Kontxan aritu diren eskualdeko klubetako arraunlarien, entrenatzaileen eta presidenteen hitzak eta iritziak jaso nahi izan ditu Urola Kostako Hitzak.
Orioren aldetik, Nadeth Agirre, Mikel Lizarralde eta Iosu Esnaolaren iritziak entzun daitezke hemen.
Getariaren aldetik, berriz, Mattin Etxaniz, Ion Larrañaga eta Xabier Goikoetxearenak.