Sentsazio gazi-gozoekin amaitu dituzte gaurko hitzorduak eskualdeko arraunlariek Kontxako badian. Kontxako Banderako lehen jardunaldia jokatu da bertan, eta Orio Orialkiko emakumezkoek estropada irabazi duten bitartean, klub bereko mutilak ez dira nahi bezain fin ibili, eta bosgarren egin dute. Getariako mutilek, berriz, amestutako zerbait lortu dute; laugarren egin eta datorren asteburuan ohorezko txandan aritzea.
Hona hemen Jon Iraola, Jon Iriondo eta Itxaso Azkonobietaren balorazioak, hurrenez hurren.