Egin dute Kontxako lehen jardunaldiko kaleen zozketa

Mireia Galarza Bastida 2022ko irailaren 4a

Emakumezkoei dagokionez, bigarren txandan irtengo da Orio, lehen kaletik. Gizonezkoen kasuan, aldiz, lehenengo txandan irtengo dira bai Orio eta bai Getaria, lehen eta bigarren kaleetatik, hurrenez hurren.

Gaur jokatuko dute Donostiako badian Kontxako Banderaren lehen jardunaldia, eta ohi bezala, egin dute zozketa kaleak erabakitzeko. Emakumezkoei dagokionez, bigarren txandan irtengo da Orio, lehen kaletik. Gizonezkoen kasuan, aldiz, lehenengo txandan irtengo dira bai Orio eta bai Getaria, lehen eta bigarren kaleetatik, hurrenez hurren.

Hona hemen gaurko zozketan erabakitakoa: 

EMAKUMEZKOEN ESTROPADA

1. txanda:

1. kalea: Hondarribia

2. kalea: Tolosaldea

3. kalea: Cabo

4. kalea: Hibaika 


2. txanda:

1. kalea: Orio

2. kalea: Donostiarra

3. kalea: Arraun Lagunak

4. kalea: Chapela

 

GIZONEZKOEN ESTROPADA

1. txanda:

1. kalea: Orio

2. kalea: Getaria

3. kalea: Kaiku

4. kalea: Hondarribia


2. txanda:

1. kalea: Donostiarra

2. kalea: Urdaibai

3. kalea: Ondarroa

4. kalea: Zierbena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide