Herritarren harrerak jarri dio ginga asteburu borobilari

Julen Imaz - Amaia Urbieta Arruti 2022ko abuztuaren 1a

Bitik bi bandera irabazi dituzte Orio Orialkiko arraunlariek Euskotren ligan joan den asteburuan. Ez da nolanahiko balentria, gero eta gertuago baitago ligaren amaiera, eta lidertza sendotzeko balio izan dute azken garaipenek.

 

Atzo iluntzean, aliron jendetsua izan zen Orioko plazan, ohi bezala. Euskotren ligako Getxoko eta Lekeitioko banderak ez ezik, jubenil mailakoek Loiolan eskuratutako banderak ere astindu zituzten balkoitik eta, ohi bezala, gogotsu eta harrotasunez txalotu zituen jendeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide