Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinaren estropada irabazi du Orio Orialkik. Ziabogara iritsi aurretik, Arraun Lagunak zihoan lehen postuan, baina oriotarrek aurrea hartzea lortu dute gero, eta bi segundoko aldearekin nagusitu dira azkenean Orioko neskak. Kronometroak 10:52,56 denbora markatu du oriotarrek estropada bukatu dutenean. Bigarren sailkatu da Arraun Lagunak eta hirugarren ta laugarren, hurrenez hurren, Tolosaldea eta Donostiarra.
Sailkapen orokorrean ere Orio da nagusi, 26 punturekin, eta gertutik jarraitzen dio Arraun Lagunak traineruak, hiru puntu gutxiagorekin. Donostiarrak 12 puntu ditu, eta Tolosaldeak, berriz, 9.
Eusko Label liga
Gizonen kategorian, laugarren sailkatu da Orio Orialki. Ohorezko txandan atera dira mirotzak Getxoko uretan, eta laugarren postuan helmugaratu dira, Donostiarra txapelduna baino 26 segundo beranduago (19:51.62 denboran amaitu dute estropada irabazleek). Hurrengo estropadarako ohorezko txandan lekua bermatu dute oriotarrek, beraz.
Getariako Esperantza zazpigarren izan da gaurkoan. Bere txandan bigarren geratu da Kaikuren atzetik, baina lehen txandan denbora aparta egin duen Cabo da Cruz sartu da Kaikuren eta Getariaren artean. Azken puntu banaketaren ostean, horrela geratu da Eusko Label ligako sailkapena:
| 1 | MATRIX HONDARRIBIA | 99 |
|---|---|---|
| 2 | AMENABAR DONOSTIARRA UR KIROLAK 100 | 98 |
| 3 | BERMEO URDAIBAI | 93 |
| 4 | ORIO ORIALKI | 87 |
| 5 | KAIKU BEREZ GALANTA | 60 |
| 6 | GETARIA | 53 |
| 7 | ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA | 53 |
| 8 | CR CABO DA CRUZ | 35 |
| 9 | ITSASOKO AMA-SOTERA | 33 |
| 10 | LEKITTARRA ELECNOR | 32 |
| 11 | ONDARROA CIKAUTXO | 30 |
| 12 | CLUB DE REMO DE ARES | 28 |
Bihar, Lekeition
Hurrengo neurketa bihar izango dute maila goreneko arraunlariek, Lekeition (Bizkaia). Euskotren ligako estropada 11:40ean hasiko da, eta jarraian Eusko Label ligako arraunlariak uretaratuko dira.