Gaur goizean, istripua gertatu da AP-8 autobideko 33. kilometroan, Irungo norantzan, Orioko ordainsariaren parean. Hainbat ibilgailuk elkar jo dute, eta bi errei itxi ditu Ertzaintzak. Oraingoz, ez dute jakinarazi zauriturik badagoen.
Hirugarren erreia irekita dago, baina auto ilara luzeak sortu dira, 5 kilometro ingurukoak.
Pixkanaka zirkulazioa martxan jartzen ari dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sare sozialen bidez, eta albistea idatzi den unean 2 kilometrokoak ziren auto ilarak.