Orioko Udalak San Pedro jaietarako programatuta zuen arranplan uretako puzgarriak jartzea herriko haur eta gaztetxoentzat, baina bertan behera gelditu zen ekintza orduan, eguraldi aproposik ez zelako suertatu.
Herriko jaietan gozatu ezin izan zutena, ordea, bihar arratsaldean gozatu ahalko dute, anbulatorio parean 17:00etatik 19:00etara egongo baitira puzgarriak.