Ikusgarri dabiltza eskualdeko traineruak Euskotren eta Eusko Label ligetan. Zierbenan zuten hitzordua gaur eguerdian Orio Orialkik eta Getariak, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Emakumezkoetan, Oriok asteburuko bigarren bandera lortu du, eta garaipen garrantzitsua izan da, sailkapen nagusian bi puntuko aldearekin jarri baita lider, 22 punturekin. Arraun Lagunak da bigarren, 20 punturekin.
Gizonezkoetan, ohi bezala lehia izugarria egon da lauzpabost talderen artean. Getariak handia egin du, aurreneko txandan atera, eta bigarren txandako guztiek baino denbora hobea egin baitu. Hala, bosgarren postua eskuratu du. Hortik gora ezin izan du egin, ordea, ohorezko txandan gogor aritu baitira. Marea biziak daude, eta Donostiarrak olatu onak hartu ditu. Horri esker, garaipen ikusgarria eskuratu du. Hondarribiari, izan ere, hemezortzi segundoko aldea atera dio, eta 21 segundokoa Oriori. 30 segundokoa, berriz, Urdaibairi.
Donostiarra lider da sailkapenean 66 punturekin, Hondarribiari bi puntuko aldea aterata. Orio, berriz, laugarren da 60 punturekin, baina hirugarren den Urdaibairengandik puntu bakarrera. Gaur, gainera, lehia gogorra izan du Urdaibairekin, eta azkenera arte borrokatuta, hirugarren postua eskuratu dute oriotarrek aurkari zuzenari gailenduz.
Patroi onenaren elastikoa ere Orioko patroiak jantzi du, Ander Etxegoien getariarrak.
Emakumezkoen sailkapenak:
Gaurko sailkapena
1. Orio Orialki 10:38,72
2. Arraun Lagunak (+6,9)
3. Donostiarra (+8,4)
4. Tolosaldea (+18,6)
Sailkapen orokorra
1. Orio Orialki 22 puntu
2. Arraun Lagunak 20 puntu
3. Donostiarra 11 puntu
4. Tolosaldea 7 puntu
Gizonezkoen sailkapenak:
Gaurko sailkapena
1. Donostiarra 19:36
2. Hondarribia (+18:70)
3. Orio Orialki (+21,94)
4. Urdaibai (+30,47)
5. Getaria (+34,02)
6. Kaiku (+39,86)
7. Zierbena (+45,10)
8. Lekittarra (+47,02)
9. Itsasoko Ama-Sotera (+49,92)
10. Ares (+52,16)
11. Ondarroa (+59,32)
12. Cabo (+01:15,32)
Sailkapen orokorra
1. Donostiarra 66 puntu
2. Hondarribia 64 puntu
3. Urdaibai 61 puntu
4. Orio 60 puntu
5. Getaria 41 puntu
6. Kaiku 38 puntu
7. Zierbena 37 puntu
8. Lekittarra 27 puntu
9. Itsasoko Ama-Sotera 23 puntu
10. Ondarroa 19 puntu
11. Ares 16 puntu
12. Cabo 13 puntu
...