Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea.
11:32 denborarekin, Orio Orialki nagusitu da gaur etxean jokatu duten estropadan. Hasieratik nagusitu dira oriotarrak, eta amaierara arte eutsi diote lehen postuari Orioko Kanpina X. Bandera irabazteko lehian. Lehen ziabogara nagusitasun handiarekin iritsi dira, 05:23 denborarekin, eta zazpi segundoko aldea atera diete Arraun Lagunak taldeari, orain arte sailkapen nagusian lehena zen taldeari. Orio lider jarri da 18 punturekin, donostiarrei puntu bateko aldea aterata.
Arazo teknikoak egon dira estropada behar bezala emititzeko, eta telebistaz ez dute ematerik izan. Irratiz ere, ezin izan dute estropadaren jarraipen zehatza egin.
--------------------
SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK
1. Orio 11:32
2. Arraun Lagunak (+10)
3. Donostiarra (+21)
4. Tolosaldea (+29)
----------------------
Gizonezkoetan, berriz, bigarren eta hirugarren txandetan lehiatu dira Getaria eta Orio Orialki, hurrenez hurren. Oriotarrentzat Eusko Label ligako gaurko estropada berezia zen, etxean jokatzeagatik, baina txanda berean lehiatu diren Hondarribiak, Urdaibaik eta Donostiarrak erakutsi dute ez daudela punturik eta segundorik oparitzeko.
Lehenengo luzean atzeratzen joan da Orio, eta estropadan asko sufrituta, laugarren postuagatik borrokatu du, eta baita lortu ere. Izan ere, bosgarren egin duen Zierbenaren denboratik gertu ibili da estropadan. Getaria, berriz, hirugarrena izan da bere txandan, eta sailkapenean zazpigarren egin du.
Lehia estua izan da gaurkoan ere ohorezko txandako traineruen artean: aurrena Urdaibai eta Donostiarraren artean egon da borroka, baina bigarren luzean Hondarribiak hartu du lidertza, eta hirugarren luzetik aurrera Donostia eta Hondarribiaren artean egon da banderarako lehia. Hondarribiak lortu du, azkenean, bandera.
Estropadan izan da gorabeherarik, lehen txandan, bi galiziarren traineruek elkar jo dutelako azken metroetan. Helmugara iritsi dira Cabo eta Ares, baina epaileek erabaki dute biak zigortzea eta estropadatik kanporatzea.
------------------------
SAILKAPENA
1. Hondarribia (20:22)
2. Donostiarra (+3,5)
3. Urdaibai (+11,44)
4. Orio (+22,8)
5. Zierbena (+23,46)
6. Kaiku (+24,30)
7. Lekittarra (+29,04)
8. Ondarroa (+33,56)
9. Getaria (+37,92)
10. Itsasoko Ama-Sotera (+48,68)
*Ares eta Cabo deskalifikatuta gelditu dira
-----------------------