Uztailak 16 ditu gaur, Karmengo Amaren eguna da, eta aspaldiko ohiturari jarraitu diote beste behin Orion: 11:00etako elizkizuna amaitu denean, prozesioan eraman dute Orioko moilara Karmengo Amaren irudia, arraunez inguratuta. Han, aurreskua dantzatu diote txistu eta danbolin doinuaren laguntzarekin.
Apaizaren bedeinkapenaren ondoren, herritarrek hortentsia koloretsuak jaurti dituzte erriora.