Tabaski Eguna ospatu du senegaldarren komunitateak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uztailaren 10a

Azken bi urteetan ezin izan dute modu honetan ospatu Tabaski eguna, eta ospakizun ederra egin zuten atzokoan.

Jai garrantzitsua ospatu zuen atzo Orioko pilotalekuan bertako senegaldarren komunitateak. Tabaski Egunez ospatu ohi dute Aid El Kebir edo Sakrifizioaren Festa, eta giro ederrean bazkaldu zuten bertan. Izurriteagatik ezin izan dute egun hau modu honetan ospatu azken bi urteetan.

Argazkiak: Aiora Larrañaga Solaberrieta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide