Igone Pagadizabalen idiek irabazi dute Errezilgo XXIII. Kintopeko Idi Dema sariketa

Urola Kostako Hitza 2022ko uztailaren 5a

Bigarren postua Errezilgo Txokolate baserriarentzat izan zen (62 plaza), eta hirugarrena Orioko Ainhoa Gabirondoron idi parearentzat (59 plaza).

Hondarribiako Igone Pagadizabalen idiek irabazi dute Errezilgo XXIII. Kintopeko Idi Probak. 66 plaza eginda irabazi zuen sariketa, eta ondorioz, txapela, manta eta akuilu sorta jaso zituen. Bigarren postua Errezilgo Txokolate baserriarentzat izan zen (62 plaza), eta hirugarrena Orioko Ainhoa Gabirondoron idi parearentzat (59 plaza).
Aurtengo Errezilgo probak 8 pareren parte hartzea izan du, eta eskualdeko partaide gehiago ere izan ditu: laugarren izan dira Aiako Maiaren idiak, eta seigarren Aizarnazabalgo Etxaberenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide